Lakuntzan abiatuko dira Nafarroako haur eta gaztetxo kantarien jaialdiak

Guaixe 2015ko mar. 13a, 15:46

Larunbatean, 18:30ean, Lakuntzako kultur etxean 90 abeslari ariko dira kantuan.

Nafarroa osoko haur eta gaztetxoek parte hartuko dute aurten antolatu diren bost jaialdietan. 26. edizioren ondoren, aurten ere haur eta gazteek eszenatokira igo eta euskal kantuak interpretatzeko aukera izanen dute; bai bakarka, bai bikotean edo taldean. A capela edo musikarien laguntzaz, barruan duten artea eskainiko dute oholtzatik abeslari txikiek.

Jaialdiek Nafarroako haur eta gaztetxoen artean euskararekiko eta kantuarekiko zaletasuna pizta dute helburu. Aldi berean, elkarlana eta beste ikastetxeetako adinkideak direnekin harremanak sustatzea dute helburu. Musikarekin gozatzeko aukera eskaintzea azken batean. Azken lau urteetan, Nafarroako Gobernuak diru-laguntza emateari utzi zionetik,  Nafarroako Haur eta Gaztetxo Kantarien Jaialdiak Amaia Dominguez Gonzaloren ekimenagatik egin dute aurrera. Tafallako musika irakaslea eta Nafarroako Kantuzale Elkarteko kidea da antolakuntzaz arduratzen dena.

Lakuntzako programa

Abeslariak  Kantua / Egilea     Laguntzaileak Ikastetxea
Alain, Julen, Laida, Idoia, Olaia, Luka,Aitor, Iker, Ane, Olatz, Beñat, Fatima, Ametz, Faiza, Alain, Lide, Kitzya eta Amaia. Sarri sarri, Kortatu   Lakuntzako eskola LH 1 eta 2
Aitor, Amin, Izaro J, Ixone, Maddi, Aiora, Izaro L, Adrian, Elias, Annder, Maialen, Didac, Alex, Ainhoa, Intza, Andoni, Julen, Jawad, Sael. Kriseilu,
The lion sleeps to night bertsioa
Gorka, jembe. Gorka, darbuka. Lakuntzako eskola LH 4, 5, 6
Aimar, Bakarne, Nerea, Saioa, Ander, Rajae, Andrea, Maider, Uxue, Unax, Gorka, Leire eta Elayne Euskaraz bizi eta ikasi, Trikidantz   Lakuntzako eskola LH 3
June Astitz Mendoza, Maider Miranda Martinez, Bakarne Arregi Sainz, Aimar  Apaolaza Gaztelu, Elayne Valverde Felix, Unax Gaintzarain Berastegi, Andrea Lacalle Olasagarre, Maialen Ormazabal Garziandia, Ane Kanpo Flores, Aiora Larraza Salinas, Ekain Razkin Lopez Uralde, Naroa Rivas Ganboa, Irati Nuñez Flores, Izaro Lizarraga Ganuza, Ixone Lakuntza Casanova, Ainhoa Bergara Garcia Garaio, Nahia Perez Fernandez, Maddi Lakuntza Casanova, Dicac Andreu Pino Angarita , Gorka Cocera Cercadillo Txanogorritxo, Gabi de la Maza      Lakuntzako musika eskola LH
Garbiñe Goikoetxea, Iratxe Flores, Munia El Marhoum, Nekane Mendieta, Irati Tadeo eta Ariane Andueza Ilargia, Ken 7. Aitormena, Hertzainak. Irati, pianoa. Munia eta Irati, gitarra. Jasone Auzmendi, pianoa. Olatz Andueza, akordeoia. Lakuntzako musika eskola DBH
Aratz, Hegoa, Irati, Onditz, Ion,  Ohian, Ainetz, Urki, Joane, Aratz M,  Leire, Maia, Amaiur R, Oier, Nahia A,  Lur, Izei, Nahia R, Irati S, Amaiur O. Laubide, auzolanean egina   Arbizuko eskola
Maria Porcel Morán, Kiara Agudo Sanz, Irune Argüelles Berastegi, Izaro Otaegui Jaka Udaberri usainez

Asier San Roman, saxoa. Nerea Martinez, akordeoia. Dantzariak: Rania Missaoui, Neqrouz, Pinho Meseguer, aula Gaspar Caballero, Mounir El Akkari, Leila El Akkari.

 Olaztiko eskola LH5-6
Beñat Etxepare, Katixa Madariaga, Maitane Erkizia, Amaiur Martinez, Ainitze Martinez, Laida Taberna, Beñat Zelaieta Behin betiko, Imanol Urbieta   Lesakako ikastola LH 1 eta 2
Joana Claudio Azpiroz, Naroa Erbiti Goienetxe Zure doinua, Lor      Garazi Erbiti, gitarra    Leitzako Erleta ikastetxea

 

Jaialdien egutegia
Bihar hasi eta martxoko hiru larunbatetan eta azken igandean izanen dira jaialdiak. Lakuntzaren ondoren, Elizondoko Lur aretoak eta Orkoiengo gizarte etxeak hartuko dituzte jaialdiak, 18:30ean hasita. Azkena, Berriozarko auditorioan izanen da hilaren 29an, 19:00etan.

Guztira 400 bat kantarik eta 40 bat musikari laguntzailek parte hartuko dute jaialdietan. Ahal den neurrian, gehienak maiatzean Burlatako kultur etxean izanen den Nafarroako Haur Kantu Jaialdi Nagusian parte hartuko dute.