Anduezak bere poesia liburua sorterrian aurkeztuko du

Guaixe 2015ko aza. 21a, 09:28

Igandean, 13:00etan, Lakuntzako kultur etxean.

Pakita Andueza Ezkurdia Lakuntzan da atzera ere. Eta berarekin Psiciatrico de rosas blancas poesia liburua ekarri du. Haren aurkezpena eginen du igandean. Hausnarketara gonbidatzen duen liburuan, besteak beste, egia, askatasuna, bizitzaren gorazarrea, instantearen errebelazioa edo galeragatik aienea jasotzen ditu. Bere sorterria, pertsonak eta pasarteak aipatzen ditu Anduezak.

Lakuntzarra 20 urte baino gehiago daramatza Mexikon bizitzen. Margolaria eta olerkaria, aurretik Bihotzeik (2005) eta Pagoma (zuhaitza eta ama lurra, 2010) liburuak argitaratu ditu. Irakurketa publikoak Metropolitar Unibertsitate Autonomoan, liburu-dendetan eta kultur etxeetan egin ditu. Bere lanak hainbat aldizkaritan argitaratu dira. Mexikon egiten diren poesia topaketetan sarritan parte hartzen du, baita Kubako Santiago hiriko poesia kongresuan ere.

Gehiago jakiteko
2008ko ilbeltzean Guaixe astekariak Andueza elkarrizketatu zuen. Bere bizitzaz eta bere obrazko bi zatitan irakurri daiteke elkarrizketabehean dauden loturetan sakatuz. 

Erlazionatuak