Sormena, hizkuntza indartzeko tresna

Guaixe 2019ko eka. 21a, 09:59

Maria Markotegi lehiaketaren saridunak. ENARA INSAUSTI

Sakanako Mankomunitateko Maria Markotegi sari banaketa izan zen astelehenean Lakuntzako kultur etxean. Euskara Zerbitzuak antolatzen du sormen sariketa euskaraz idazteko eta irakurmena sustatzeko. Nanoipuin lehiaketaren sariak banatu zituzten ere

Tradizio handiko sariak dira Maria Markotegi. "Urtero lan kopuru handia aurkezten da", Sakanako Mankomunitateko presidentea David Oroz Alonsok esan zuen bezala. Hortaz, sormena hizkuntza indartzeko apustua dela esan du Alonsok. Eta, hain zuzen, sormen lanak saritu zituzten astelehenean Lakuntzako kultur etxean egindako emanaldian.

Alde batetik, Maria Markotegi haurren eta gazteen artean euskaraz sortze lanak egitera gonbidatzen dituen sariketaren sariak banatu dituzte. Bestetik, euskaltegietako euskara ikasleen eta mintzakideen sormena euskaraz lantzeko Nanoipuin hoberenak saritu zituzten ere. "Pentsatzen dugu beharrezkoak direla gisa honetako lehiaketak, batik bat ikus-entzunezko teknologien kontsumoaren aurrean, idazketak, marrazketak eta bideogintzak ariketa berezi bat eskatzen dutelako norbere buruarekiko eta gainontzekoekiko". Gainera, sortzea begiak irekitzea baino gehiago badela esan zuen Orozek. "Burua biratzea eta aurreiritziak kentzea komeni da".

513 lan aurkeztu dira 2019ko Maria Markotegi sormen lehiaketara: 282 narrazio, 27 poesia sailean eta 231 komiki. 

Lehiaketan parte hartu zuten ikastetxeei, baita epaimahaiari ere eskerrak eman zien Orozek. Saridunek e-book bat jaso zuten, eta parte hartzaile guztiek oroigarri bana jaso zuten ere.

Sakanako Mankomunitateak Maria Markotegin parte hartu duten entitateak eskertu ditu:

  • Jesusen Bihotza ikastetxea
  • Altsasu BHI
  • Zelandi ikastetxe publikoa
  • Iñigo Aritza ikastola
  • Urdiaingo Herri Eskola
  • San Donato ikastetxe publikoa
  • Andra Mari ikastola
  • Lakuntzako Herri Eskola
  • San Miguel ikastetxe publikoa
  • Atakondoa ikastetxe publikoa
  • Arbizuko Herri Eskola
  • Koldo Arnantz arte eskola

Epaimahaia ere eskertu nahi izan du Mank-ek:

  • Toñi Lopez (literatura)
  • Izaskun Etxeberria (literatura)
  • Maria Luisa Zelai (literatura)
  • Cristina Fernandez (komikia)
  • Joxemari Morcillo (komikia)
  • Olatz Aldasoro (komikia)

Sormen sariketen irabazleak:
KOMIKI SAILA
LHko 3. eta 4. mailak

  • Dragoiak datoz. Iker Bergara Iraola. Lakuntza (Lakuntzako Herri Eskola)
  • Bi otso. Unax Etxeberria Mundiñano. Etxarri Aranatz (San Donato IP)

LHko 5. eta 6. mailak

  • Galdu zen kotxea. Aitor Lizarraga Barriga. Altsasu (Zelandi IP)
  • Salbatzailea. Oihan Hernantz Iraola. Altsasu (Zelandi IP)
  • Akuarioa. Olaia Ferrero Marín. Altsasu (Zelandi IP)

DBHko 1. eta 2. mailak

  • Espazio horri begiratu. Inge Martín Martín. Arbizu (Andra Mari ikastola)
  • Paranoia. Itsaso Mendinueta Olague. Arbizu (Andra Mari ikastola)

DBHko 3. eta 4. mailak

  • Sahara. Izadi Barandiaran Leitza. Bakaiku (Koldo Arnantz arte eskola)

POESIA SAILA
LHko 3. eta 4. mailak

  • Lakuntza. Asier Razkin Andueza. Lakuntza (Lakuntzako Herri Eskola)

LHko 5. eta 6. mailak

  • Lagunak maite ditut. Olaia Razkin Jimenez. Lakuntza (Lakuntzako Herri Eskola)
  • Bihotz taupadak. Iker Eskudero Góme. Lakuntza (Lakuntzako Herri Eskola)
  • Agur. Laida Gartziandia Pazos. Lakuntza (Lakuntzako Herri Eskola)

DBHko 3. eta 4. mailak

  • Ixilean bizitzen. María Hernandez Santos. Agurain (Jesusen Bihotza ikastetxea)
  • Urtaroak. Anne Lapuente Pérez. Ziordia (Jesusen Bihotza ikastetxea)

NARRAZIO SAILA
LHko 3. eta 4. mailak
Zerua gozotegia. Araitz Napal Huitzi. Etxarri Aranatz (Andra Mari ikastola)
Nola edo hala, bizi. Ion Razkin Igoa. Arbizu (Arbizuko Herri Eskola)

LHko 5. eta 6. mailak
Vitorio, nire bizilaguna. Libe Aierdi Perurena. Altsasu (Zelandi IP)
Nadia naiz. Uxue Anguiano Vía. Altsasu (Iñigo Aritza ikastola)

DBHko 3. eta 4. mailak
Nor naiz? Ainhoa Beramendi Martín. Altsasu (Jesusen Bihotza ikastetxea)
7 billete eta helmuga bakarra. Iratxe Lopez de Abetxuko Jiménez. Agurain (Jesusen Bihotza ikastetxea)


Nanoipuin lehiaketaren saridunak. ENARA INSAUSTI

NANOIPUINAK

1. maila (A1 eta A2)

  • Amalurraren mendia. Maurizzio Faeeda (Arbizu)

2. maila (B1)

  • Isabelen zaldia. Ainhoa Alonso Gallego (Irurtzun)

3. maila (B2 eta C1)

  • Alguazila eta erbia. Inaxio Lezea Arakama (Altsasu)