Asier Arregi

"Lagun Arteak Lehen Autonomikoan debutatu du eta kategoria txikietako taldeak ere ongi ibili dira. Ezin dugu gehiago eskatu"

Maider Betelu Ganboa 2021ko eka. 29a, 12:00

2020/2021 futbol denboraldia bukatu da eta Lakuntzako Lagun Artea klubeko Asier Arregi futbol koordinatzaileak denboraldiaren balorazioa egin du. Pandemiak baldintzatutako urte hau "gogorra" izan dela aitortu du Arregik, baina zailtasunak gaindituz, "denboraldi polita". Talde nagusiak 1. Maila Autonomikoan debutatu du eta kimuak, haurrak, kadeteak eta juniorrak ere ongi ibili direla gaineratu du. "Iaz, klubeko historian lehen aldiz, kategoria guztietako taldeak izan genituen, eta aurtengoa bigarren denboraldia izan da. Alde horretatik, primeran gaude" nabarmendu du. Aste honetan Lagun Arteako udako futbol campuseko lehen txandan murgilduta ibiliko da Arregi.

Erlazionatuak