Aurtengo sansaastinei, agur

Maider Betelu Ganboa 2023ko urt. 23a, 14:30

Lakuntzarrek gogotsu ospatu dituzte herriko festak eta giro ederra egon da antolatutako ekitaldi guztietan

Igandean despeditu ziren aurtengo sansaastinak, Haize Txikiak bandaren kontzertuarekin. Aurretik denetariko ekitaldiak izan ziren: danborrada, piperropil txapelketa, dantzaldiak, auzateak... San Saastin egun handian ermitara jo zuten lakuntzarrek, hotzari eta elurrari aurre eginez. Txistorra, urdaia, txokolate beroa... eta nola ez, piperropilak dastatu ziren. Arratsaldean kintoek eta kinto aurrekoek Alkate Dantza eskaini zieten herriko alkate eta zinegotziei.

Hotz handia egin du egun hauetan, baina horregatik lakuntzarrak ez dira etxean gelditu eta aipatzekoa da giroa ederra izan dela sansaastinetan. Larunbatea Lakuntzako erraldoi eta buruhandien konpartsa atera zen kalera, eta aipatzekoa da herriko tabernak txiki geratu zirela -elkartean 250 pertsona inguru zeuden bazkaltzen- eta festak ordu txikiak arte luzatu zen. Aurtengoak kitto, datorren urtean gehiago.

 

Erlazionatuak

Danborrada berezi eta hunkigarria

Maider Betelu Ganboa 2023 urt 20 Lakuntza