Nafarroako Gobernuaren ikerketaren arabera Lakuntzan udan eta neguan suteak izateko arrisku handia dago. Horregatik Lakuntzako Udalak Basoetako Suteen arriskuaren aurreko Udal Jarduera Plana egin zuen. Plan hori indarrean jartzeko aurreneko bilera izan zuten atzo. Lakuntzako Udaleko ordezkariak Babes Zibileko teknikariekin, basozainekin, Ingurumen Departamentuko teknikariekin eta Baso kudeaketa eta Kudeaketa Zinegetikoko ordezkariekin bildu ziren.