Datorren urtean bere bidea bukatuko duela iragarri du Hartortxu Rock elkartasun jaialdiak. 2025eko garilaren 24tik 27ra izanen da, Lakuntzan. Aurretik 2024ko abenduaren 28an, Atarrabian, "forma klasikoan" azken jaialdia eginen dute. Bi jaialdietarako balio duten sarrerak prestatu dituzte eta dagoeneko eros daitezke enterticket atarian, 95 eurotan. 3.000 sarrera jarri dituzte salgai. Bi jaialdiek ziklo bat ixteko balioko dute, preso, iheslari eta deportatuendako "elkartasun forma berriei bide emateko".
1999an estreinakoz antolatu zenetik, Lakuntzan beste bitan ospatu da Hatortxurock: 2009an eta 2017an; hamargarren eta hogeigarren edizioak. Heldu den urtekoa hogeitamargarren edizioa izanen da, eta azkena.