Hizketan

"Goenkale aktoreen eskola bihurtu zen: zortzi urtetan nire eskola izan zen"

Maider Betelu Ganboa 2024ko urriaren 29a

Goenkale telesaila duela 30 urte hasi zen emititzen. Anabel Arraiza aktoreak zortzi denboraldiz lan egin zuen eta "oso oroitzapen ona" du. Gaur egun Miramonen ez da fikziorik grabatzen, eta Goenkalek iraun zuen 21 urtetan ehun aktore eta teknikari inguruk lana eta formakuntza zutela nabarmendu du.