Ekitaldi "hunkigarriaren" lekuko izan zen Ana Ollo Hualde bigarren lehendakariordea. Adierazi zuenez, "Nafarroako Gobernutik, bihotzez, familiari besarkada bat. Eta barkamena ere eskatu behar dugu".
Nafarroan pausoak eman diren bezala, Estatuak emanen ditu noizbait?
Baietz espero dut, beste gauzak aldatu dira. Sekretu Ofizialen Legea Frankismo garaikoa da eta ezin dugu onartu. Gizarte demokratiko batean ezin da halako legerik mantendu. Demokrazia batean bizi garela sinesten badugu, halako egoerak onartezinak dira. Esperantza dut. Gu hasi ginen, Euskal Autonomia Erkidegoan ere eskatzen ari dira. Baina, egia da, Estatuak pauso batzuk ematea falta da.
Lan asko egin duzue, baina oraindik hor zaudete.
Beti esaten dut legea ez dela lege osoa. Azken finean, familiek ezin izan dute judizialki jarraitu. Aitortza bat dago, baina egiarako eskubidea ez da betetzen. Hortik jo behar dugu Nafarroan, baina batez ere Estatuak. Estatuek zuzenbidezko estatuak izan behar dute, eta Estatuak biolentzia erabiltzea onartezina da. Pauso asko falta dira, baina asko ere eman dira. Horregatik, egun gazi-gozoa da.
Ikusi duzu barkilloa?
Oso detaile polita iruditu zait familiak udalari aitortza hori egitea. Nabaritzen da herritarrek familia beti babestu dutela. Detaile hori sinbolo handia da.