Makina bat lakuntzarrek bat egin zuten estalpearen mustutzean, ostiralean. Oihane Uribe-etxeberria Garmendia alkateak azaldu zuenez, "udalak beharrak identifikatu eta estalpea ezartzeko parte hartze prozesua eta herri galdeketa egin" zela gogoratu zuen alkateak. "Herritarrek erabaki genuen plazaren proiektua aurrera eramatea".
Estalpea jasotzeko lanak nahi baino gehiago atzeratu dira, apirilaren erdialderako despedituta behar baitzuen. "Ez da udalaren esku egon. Udalak obrarekin buruhauste asko izan ditu", gaztigatu zuen alkateak. Lanak egiteko kontratuko epeak ez betetzeagatik enpresari diru zigorra jarri beharrean trukea egitea erabaki dute udalak eta enpresak. Horregatik, azken horrek aparteko beste lan batzuk egin ditu herrian. Alde batetik, plazako zoruan zegoen egurrezko zatia kendu eta galtzada harriak jarri ditu. Bestetik, Kale Txiki eta Lagun Arteako hiru txorkoak (zuhaitzen oineko espazioa) zeramikaz estaltzea.
Etxarri Aranatz, Irurtzun, Arbizu eta Altsasukoen ondoren, Lakuntzakoa Sakanako bosgarren estalpea da.