Kintoek lekukoa hartu zuten Lakuntzan

Guaixe

Sansaastin eguneko tradizioari jarraiki, Lakuntzako kintoek eta kinto gazteek Alkate Dantza dantzatu zieten udal ordezkariei.

Lakuntzako plaza bete egin zen kintoen emankizuna jarraitzeko. Aurretik, jende asko bildu zen sansaastin ermitako erromerian. Festak despedituta, kintoen ospakizunak eta ihoteak izango dira hurrengo festa egunak.