San Fermin ikastolako zuzendari Uxue Lazkano erabat murgilduta dago Nafarroa Oinez festaren antolakuntzan. Urriaren 18an ospatuko da, Zizurren, San Fermin ikastolak eta Vianako Erentzun ikastolak elkarrekin antolatuta. "Euskararen biziberritzean guztion lana da garrantzitsua. Horregatik animatzen ditugu ikastolaren ingurukoak eta hortik at duden guztiak euskararen aldeko ekimen honetan parte hartzera" azaldu du.