Lizarragabengoa, 70 urte burujabe

Alfredo Alvaro Igoa 2006ko uzt. 21a, 14:54
Mercedes Lazkoz Razkin eta Juan Flores Galartza.

1936an Lizarragabengoako bederatzi familiek herriko jabeari herria eta lurrak erosi zizkioten. Orduko erosketa harren emaitza da egungo Lizarragabengoa eta horren memoria dira Mercedes Lazkoz Razkin eta Juan Flores Galartza. Alfredo Alvaro Igoa eta Patxi Flores Lazkozen erreportajea da hurrena.

Espainiako Gerra Zibila hasi zela 70 urte bete dira aste honetan. Baina aurten ere 70 urte betetzen dira Lizarragabengoa herria buru jabe dela. Ordura arte herriko etxe, soro, baso eta ondasun guztiak jauntxo edo nobleziako familia batenak izan ziren. Jose Mari Satrustegik bere Sakanerri barrena liburuan Maritxalar familia eta konde bat aipatzen ditu. Rafael Carasatorrek bere Barranca-Burunda liburuan dioenez Lizarragabengoakoa kasu berezia zen ibarrean. Etxeberri eta Murgindueta antzeko kasuak omen ziren. Kontu horiez baino herrian bizi ziren 9 familien eguneroko bizitza nolakoa zen jakiteko bildu ginen Mercedes Lazkoz Razkin eta Juan Flores Galartzarekin. 


Zein izen zan herriko azken jabie?
M. Silveria Zubizarreta.
J. Ataundarra.
M. Guai sozidedia dana harrek eindakua da. Horrengati jartzen dau Zubizarretanea..

Nola lortu zen Silveriak herri guzie betako.
J. Aurretik heldu zien kontu hoik. Markesak zer zien. Markesok harrapatu ta beendako. 

Etxiengatik, lurrangatik errenta pagatu ber zakiyon?
J. Errentan dena. 

Nola moldatzen ziñeten errentako dirube biltzeko?
J. Nolabeitte e bilduta. Nolabette ahorratuta. Baakizu garei hartan diruba non zion. Basuaa laniaa, fabriketaa…
M. Ez, ez, Fabrika. 
J. Lizarrustin e bazion fabrika. Lizarrustira. 

Kifosa?
J. Hauntza o hontza. Jendia hartzen zabien tokira. Nondi o handi diruba sortu biher errenta paatzeko. 
M. Diruba ez zan ikusten orduben. Jateko eta pozik
J. Bihor bat saldu o txerri bet saldu. Holako egunetaako paatu berra zakau hau ta, beno, bigentxak salduko ttiau. O bihor bat salduko iau. O txerri betzuk salduko ttiau. 
M. Diruba nolabeit moldatu. Karo, patu berra zon ta ez zon beste bideik…

Ze patzen zan urtero, hilero…
J. Segun nola eitten huben hitza. 
M. Silveria Ataunen bizi zan. Ta faten zian Santo Tomas egunien, hortaako prest giñazkan kaponak ematiaa. Ta faten zian urtio, urtio, Santo Tomas egunien, pues, alkatieena eitten zeena ta launtzalia, bi laun faten zian hauntza etxeko andrieei ematiaa.
J. 9 kapon. Familiko bat. Asto batien hartu eta Atauna 9 kaponeki. 

Ta mikeletiek?
J. Ba, mikeletiek libre. (barrez)
M. Gu bezelako batena berbaa ez, beya halako etxeko andre batendako zian. Nolabeitteko errespetua izenen zoobien. 


Herriye yosi
Ta nolas yosi zakiyon dena Silveriai?
M. Gerra kontube zan. 
J. Bildurre zakan, kenduko ziyuela herriyau, eta saltziaa atia zuben. Bazeuden osliek, bestiatzuk e. Geyo paatuko zubienak. Etxeko andriek ezetz. Lehenbizi errenteruek ziela. Konforme baldin bazoden errenteruek, errenteruek lehenbizi. Dena galtzeko beldurraaki atia ziyen saltziaa, ez beizakiyen zeinek irazi ber zuben gerra. Gerra hasita o gerra hastia ziyuen, hortxe nunbeitt

Beste erosleak zein ziren?
J. Arbizuarra, Castejonena o. Hoin aita. 

Biak o Arbizuko herriyandako?
M. Besten batendako iguel o…
J. Ez dakit nola izendu zan hoi. 

Nik aittuik dakat Altsasuko Kaputxinuek e ibili ziela herriyeen atzetik. 
M. Aitzera bayet, beiya ez zikiyet seguro

Errenteruek, 9 famili hoik izan zien yosi zebienak?
M. Bei, bei. Hemenguek gelditu giñen. 

Ta denak iguel patu ziñubien?
M. Hala konformatu zan jendia. Ta bizi zien tokiyen, bertan seittu.
J. 15.000 pezta paatu zeen famili bakutzek. Etxe kaxkar batzuk zian gehiyenak. 

15.000 peztoiten sartzen zien, gios, bakoitzen etxie, soruek eta basuek. 
M. Sobre jendia konforme geldittu zan. 
J. Hori eskatu zuben da. Jendiek hori eskatuik, hainbeste diru, partiziyua ein eta 15na mila pezta. 

15.000 pezta garei haiten diru asko izenen zan ba?
M. Baakizu, etxetan ez zon behintzet, nunbeitteti sortu biher. 
J. Jendia diru billa, al zuben tokira. 

Garei hartako soldata zein zan?
J. Diru gutxi, gauza haunditaako ez zan aillaatzen.. 

15.000 peztak momentuben patzeko erreztasunik ez zan yonko. 
J. Billa ata biher
M.Negoziyua zakabienei ta hola eskatuta.Etxarrin Razkinen etxia, guai Lasa  dan hoitaa debei. 
J. Fermin Txikiinek. Batzuk horrutza.
M. Bestiatzuk denda o negoziyoon bat zakanai eskatziaa.
J. Altsasura debei. Jendiek konfiantza non zakan pixket, harrengana: 15.000 pezta bi ttiet 

Ta gio dirube bueltatzeko?
J. Ze errenta jarriko zuben, biak ezta. Batzuk ba emen zien prisaik ez zakiyeenak kobratzeko. Lasei, lasei paatuko duzubie
M. Konfiantzakua sobre.
J. Konfiantza, ez. Haiek nehi zubien pixkeka pixkeka biaik jabe eittia. Ez duzubie paatu! eta biaindako gelditzia. Ez, ez, guk e patu ein bi iau ta paatu… Ni hola aittuba neiz. Ni orduben gazte nintzen, eh? 10 urte. 
M. Nik 6. 

Ta lania fan ber 
J. Herriya iosi zan garaiyen, beleixe basua saltziaa. Eta 10 urteeki nik aitteeki, iriyek hartu eta egurra jaistiaa basoti. Ta eguno-eguno kargatu iriyek eta jaitsi bidien aurria ta kargatuik Etxarriko estaziyuaa. 

Baso puska bana dakazubie?
M. Bei, bei. Bazan hemen Jose, Jose Maria Mendia, uzterriyek eitten zittuben hura. Bizitzen zan Ieregin etxien, bihen bizitzen zan. Hura zeladoria zan ta harrek ein zittuben soo ta basuen partiziyuek.…
J. Harri gerra denboran esan ziyuen zuya, Lizarrustikua, Kifosakua, zui hura botatzeko harrek eman zittula dinamita, o paperak o nola zion, harrek eman zittubela eta bota ein zubien zeladoretati. Ta orduben hasi zen uztarriyek eitten.
M. Gizon ona, eh!!

Harrek ein zen partiziyua? 
M. Basuen partiziyua biak ein zeen. Bakutzeei bat ez, eh? Bosna lote. Hau toki txarra eta hau partittu biegu bedratziyendako.
J. Putterrin ebei. Biña lote Putterrin eta beheko basuen bosna

Patzeko premiyangatik, pentsa det basotik material asko atiako zan egurretako o trabesetako…
J. Egurra, zengatik hor zion fagua zakarra zen dena. Lepa-fago esaten diaun haundi hoitatik. Dena egurra. Hor ez ziok mateiyeleik. Hareitz haundi betzuk Pasajien. Ikiagarriyek hareitzek. Ezin kargatu eta dinamitaaki lehertzen giñittuben. 

Ez trontza ez eze.
J. Han ez zon motosierraik. Ondo bakoitzek 5,6 mila kilo o. Trabesak izeten zuben 2,50. Moztu ta… ikiagarriyek areitzek. 

Herriye yosi, gerra hasi, dena batia. 9 familiya. Lana franko, mixeye debei aurria atiatzeko
M. Ez zia!

Nola moldatu ziñeten
M. 6 urteeki ez giñen guartzen. Gio pixkeka pixkeka bakutzek ahal zeen bezela. Familiyek haundiyek  zian geiñaa!! Etxe bakutzien oten zian 14 eta 16 laun e. Klaro, konpaaziyo, guai ez die ezkontzen umiek etxia. Gu 11 ioten giñen. Bestiatzuk geyokuek. Ta ahal zan bezala moldatu.
J. Lehen esan dutena, errenta paatzeko ta ezta: Beno! Txerriyok prepaatu biher ttuu holako egunetaako errenta paatzeko. Beste batien beix, txerri bet, o bi, o hiru. Bihor bat, o pottuat. Holaxe jendiek nolabeitte. Gio pateta. Garei hoiten pateta ongi saltzen zen ta. Pateta pusket erein, hura saldu ta ….

Biyertien razionamentube, frentia fan bierra gerra, soldaduek kosetxa lapurtu…
M. Ganboikuen estalita, eh, aloya. Etorko ziala errebisetziaa ta agotzaan azpiyen da. 
J. Gehiyei baldin bazakan: Beno! Hik nehiko dakak hau. Beste geñeko hau tropai entregatu bier ziyuau. Hola. 

15.000 pezta ez die bela patzen, ezta?
M. Bei zia!
J. Garai hartan gostata. Ez dakit zenbat urte izen zien beya, gosta, urte asko. 15.000 pezta garei hartan aurriatzeko …

Geña dendayek eta dirube nehiko zebien. 
M. Jendiek hori eitten zeen, etxien oilo batzuk zazkala eta saldu ta gio dendakuengana. Ta harren baliyuekin beste gauz bet iosi ta. Ta etortzen zanien de Erriberati mahatsa saltzia ta de, aloyen truke ta.

Diru gutxi muittu ta truke asko, ez?
M. Truke asko, bei. 
J. Negoziyua gutako ta haindako. Mahatsaan aldiaa aloya ederki osi ta gio aloi hura ze preziyuen salduko zuben? 
M. Hala zian kontubek.


Lizarragabengoako ikuspegia 1980 aldera.


Sutiek de izen omen zien?
M. Erre zian Altxegana, Txominenekua ta Ameikenueena. Ta gio handi urte batzutaa, atzia, erre zian beste lau. Hura iñeztureki izendu zan. Ta etxe berriyek ein zittuben. 
J. Azaruen. Gariye ereitteko gareye holaxe. Txameniyek su hartu  eta akabo. 

Nola moldatu zien erre zien etxiek jasotzeko?
M. Basue salduta ta. Handi eta hemendi. Zien mateleyek eh, baakizu, eskaxak. Zia, guai bezala, porlana eta beste. Aria. Zimurdiñetan, ta zuluek eñik atiatzen zabien aria, masa eitteko. 

9 fameliyek herriyen segitzen debie bizitzen?
M. Altxeganak Oñatiaa fan zian bizitziaa. 50 urte o fan ziela hauntza. Saldu zittubien etxe, soo ta basuek.  Beste geiñaakuek herriyen gore. 

 

Eskola
M. Barandalla. Aitzera izenen dezu, ba, orduben hemen eskolik ez zan, Etxarriaa faten giñen gu. Egueldi onakin faten giñen eta txarra zonien etxien. Hola ibiltzen ginen. Ta gio, sobre de, kontsegitu zen eskola 5 o 6 hilateko Barandallak. Urte guziko ez, 
J. Lehenbizi zen egun erdiya bakarrik. Ta gio urte guziko jartzeko. Lizarrustira de faten zen hemendi eskolaa.

Neguko eskola zon, ezta?
M. Bei, bei. Han, Benta Isabel, aittuko ziñuben? Han gelat prestatzen zabien faten zan meistra o meistruba. Gu Etxarria hasi ginen. 


Elize?
M. Guu aittek esaten zeen, kanpo santuba hor dakau, ba harren onduen ioten zala eliza. Ta gio udsek atatzen zianien ibiltzen emen zian geizki. Ta gio ein zebien don toki hortan. (1911n jasua da). Guu aittek esaten zeen Jakaneko Maria izendu zala bateyetu zabien lehenbizikua, elize berriyen. Aittuna biaa, elizeko zimenduten ibiltzen men zan jolasien. 
J. Elizek obispaduaanak izeten dia, beya hau herriyana da, garei hartako jabiek ein beizuben 
M. Hau herriyeena zalakos launtzik ezta laukoik e ez. 

Apezai de jaten eman ber zakiyon…
M. Ah, bei, bei. Ematen zakiyon, primiziyek o esaten zan. Segun, pateta denbora o aloyen denboran bakutzek gauz bet o bestiak. Gariya ta iozein gauza. 
J. Ta urtien bakutzek egur biyejiat etxiaa. 
M. Etxeko andrieen kondiziyua: apeza herriyen zon biyertio mantenitzeko. 
J. Sozidedia apezaan etxia zen. Apezai eman ziyuen, apeza zion biyertio apezandako.

 


Utse nondik?
M. Itturriya ioten zan. Itturri ona zan
J. Uda seko ziyuen gareyen, azkeniako  agortu. 
M. Egun guzien uds garreiyuen pertzakin etxiaa. Garbitasuna ta gauzendako. 
J. Ubeldetik uds asko biherko ta. 
M. Gio ein zian putzubek etxe bakutzien. Ta motobonba jarri ta taka-taka.
J. Arropa garbitziaa de ubeldiaa. 
M. Izotzaki iguel arropa aklaratzen. Denak pasatu ttuu.

Labaderoik ez zon.
M. Ez hemen ez. Uds korrientia ta desaguek guai 21 urte patu zittubien.