Ornitologia ezagutzeko aukera

Guaixe 2018ko urtarrilaren 15a

Olatzagutiko frontoiak II. Ornitologia Erakusketa eta Trukaketa hartu zuen atzo. 50 bat zaletuk ekarritako mila bat hegaztik bat egin zuten hitzorduan. Gipuzkoa eta Nafarroako Aralar-mendi ornitologia elkarte antolatzaileko bazkideenak izan ziren txori gehienak, baina, Errioxa, Santander, Burgos edota Zaragozatik etorritako hazleak ere izan ziren. Jendearen joan-etorri etengabea euren kaioletatik ikusi zituzten kolore guztietako kanarioak (haiek ziren nagusi), agapornis, loro txikiak, edota txorruak.