Haize erroten oinarriak egiten dituen Windar taldeak Apoyos Metalicos enpresa ixteko asmoa du. Zuzendaritza eta enpresa batzordea bilerak egiten ari dira. Langileen ordezkariek ez dute lantegia ixtea nahi, eta Nafarroako Gobernuari lantegiaren egoeraren berri eman nahi diote. Horretarako bilera gaur eginen dute gaur 13:15ean. Eta bilkura hasi aurretik Apoyos Metalicos enpresako langileek Lan Departamentuaren egoitzaren parean kontzentrazioa eginen dute gaur, 12:30ean. Horretarako, langileek txanda bakoitzeko 4 orduko geldialdia egin dute gaur.
Apoyos Metalicos enpresako langileak euren jarrera Nafarroako Gobernuari gaur azalduko diote, baina joan den astean gauza bera egin zuen zuzendaritzak. Bai enpresa batzordea bai zuzendaritza, atzera ere, bihar elkartuko dira.