Rock gaua Olaztin, Atzapar Rock eta Kaotiko taldeekin

Guaixe 2020ko ots. 7a, 11:57
Kaotiko taldeak 2019. urtean bere azken diskoa kaleratu zuen.

Gaur, ostirala, 22:30ean, Olaztiko frontoian, Atzapar Rock eta Kaotiko taldeen kontzertua izanen da

Kaotikok kontzertua eskainai behar zuen uztailean, Olaztiko festetan, baina eguraldi txarra zela eta bertan behera utzi behar izan zuten, eta herrira itzuliko zirela zin egin zuten. Gaurko gaua izan da aukeratutako eguna. Jon Morcillo olaztiarra Kaotiko taldeko baxu-jolea da.

Kaotikorekin batera Atzapar Rock taldea ariko da. Taldea sortu zutenetik arrakastatsuak izan da. Atzapar Rock-en azken garaipena III. Avetoro Pitillas jaialdian parte hartzea eta lehiaketan bideoklip onenaren saria irabaztea izan da. I. Sakanako rock lehiaketan sari berezia irabazi zuten, Akelarre elkarteko saria irabaizu zuten ere, bere lehenengo diskoa kaleratu zuten iaz, eta Berri Txarrak taldeak Kobetamendin egindako kontzertu handiaren parte izan zen Atzapar Rock ere.


Atzapar Rock taldea.

 

Erlazionatuak

Kaosa sortzeko prest

Guaixe 2019 uzt 24 Olazti