'Etxerik txikiena' Olaztin

Guaixe 2020ko ira. 16a, 10:31
'Etxerik txikiena' antzezlanaren une bat. UTZITAKOA

Haur errefuxiatuen egorea azaltzen du antzezlanak eta igandean, hilak 20, 17:00etan, Olaztiko kultur etxean izanen da. 

Bettina eta Noma dira Etxerik txikiena antzezlaneko protagonistak. Bettina maleta eta sagarrondo batekin ihes egin duen haru bat da, eta bere egoera berdinean dago Noma. Rosa Diez antzerkigile ospetsuak zuzentzen du antzezlana. Haurrei gerraren eta errefuxiatuen gai gogorra gerturatzeko modua da antzezlana. Eva Azpilikueta altsasuarrak aktore onenaren saria jaso zuen Feten jaialdian Bettinaren azalean jartzeagatik. Laura Villanueva aktorea Nomaren papera egiten du. Igandean, hilak 20, 17:00etan, Olaztiko kultur etxean emanaldia eginen dute. Sarrerek 3 euroko prezioa dute eta dagoeneko salgai daude. Kultur etxean osasun krisialdiagatik ezarritako segurtasun neurri guztiak beteko dira. 

 

Erlazionatuak

"Kontatzen dugunak asetzen gaitu"

Erkuden Ruiz Barroso 2020 uzt 28 Altsasu