Hizketan

"Javi Goikoetxea sekulako kopilotua da; lasaitasun handia ematen du"

Maider Betelu Ganboa 2020ko urriaren 15a

Eneriz Besga pilotu olaztiarrak Javi Goikoetxea kopilotuarekin osatu ditu aurten jokatutako 4 lasterketetatik 3, eta sekulako lana egin dute, hiruretan bere mailan, 2. klasean, lehenak sailkatu baitira. Denboraldia berezia izan dela aitortu du Olaztiko pilotuak.