Araztegia berritzeko beste pauso bat

Guaixe 2020ko urr. 15a, 11:31
Egungo araztegia.

Ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta bidezkoa bada, baita behin betiko okupaziokoak ere azaroaren 5ean sinatuko dira, Olatzagutiko udaletxean.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak Olatzagutiko hondakin uren araztegiaren birmoldatzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko egunak finkatu du: azaroaren 5a. Hala jakinarazi zuen Nafarroako Aldizkari Ofizialak atzo. Beraz, Jesus Mari Rodriguez Gomezek dei egin die proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, Sakanako Mankomunitateari, desjabetzearen onuraduna den aldetik, eta Olaztiko alkateari, azaroaren 5ean Olaztiko udaletxean ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta bidezkoa bada, baita behin betiko okupaziokoak ere.