Obrako bi etxola, pala bat eta lur mugimenduak. Eta lurrean zabaldutako hainbat zanga. Batzuk palarekin zabalduak, baina gero haietan tentuz egindako lagin laukiak. Horiek guztiak daude Olatzagutiko ur araztegiaren hego mendebaldean, Ornako bide bazterrean eta Koskobiloko harrobiaren azpian. Nilsa enpresa publikoak herriko ur araztegia berritu eta handitzeko asmoa du. Baina lanekin hasi aurretik arkeologoak bidali ditu bertan indusketak egin ditzaten, lanek garrantzizko arkeologia ondarerik izorratu ez dezaten. Duela bi aste hasi ziren azterketa egiten.