Hizketan

"Osasuna 1. mailara igotzeko hiru final ditugu aurretik, irabazi beharreko hiru final"

Maider Betelu Ganboa 2021eko maiatzaren 6a

Maitane Vilariño Mendinueta olaztiarra Osasunako talde nagusian debutatu du une erabakigarrian, Osasuna 1. mailara igotzeko borrokan dagoenean. Osasuna talde nagusiarekin bere lehen gola sartu zuen Maitanek Madrilen kontra, eta pozez zoratzen dabil. 1. mailara igotzeko, talde gorritxoak azken hiru jardunaldiak irabazi behar ditu, eta "batetik ilusio askorekin, baina besterik urduritasunarekin" daudela azaldu du 18 urteko olaztiarrak.