Hizketan

"Ongi ibili ginen Kontrabandisten Rallyan, gustura; denboraldiak itxura polita du"

Maider Betelu Ganboa 2021eko maiatzaren 21a

Eneriz Besga pilotuak Javi Goikoetxea kopilotuarekin ekin zion Nafarroako Rallye Txapelketari, Urdaxen jokatutako Kontrabandisten Rallysprintean. 

Bihar, larunbata, Nafarroako Mendi Igoeren Txapelketa hasiko da Erratzun, Izpegiko Igoera, eta bertan izanen dira Eneriz Besga, Iban Lopez de Goikoetxea eta beste hainbat pilotu sakandar. Aurtengo denboraldia nola datorren, Urbasako igoera egingo oten den eta beste hamaika bitxikeri aipatu ditu pilotu olaztiarrak.