Ia bi urte luze lasterketean aritu gabe egon eta gero, berriro ere pilotu jantzia jarri eta errepidera bueltatu da Iban Lopez de Goikoetxea olaztiarra. Kantabrian Solo Renault Turbon aritu zen Eneriz Besga kopilotu zuela, eta "oso gustura" aritu zirela eta R5ek "guztiz harrapatzen zaituztela" adierazi du