Udalak hitzarmena betetzeko eskatzeko, langileak protestan

Guaixe 2021ko eka. 22a, 12:57
Udaleko langileak kaleratutako lankidea birkotzatzeko eskatzen dute. Argazkia: LAB.

Lan egunetan, 11:00etatik 11:30era, Intsumisio plazan kontzentrazioak egiten hasi dira kaleratutako langilea hartu eta beste lanpostu batean birkokatzeko.

Asteazkenaz geroztik, Olatzagutiko Udaleko langileak kontzentrazioak egiten ari dira Hitzarmena bete, eta kitto lelopean. Udaleko LAB sindikatuak deitutako bilkura horien bidez abendu akaberan kaleratua izan zen lankidea berriro hartzeko exijitzen dute. Kontzentraziotik langileek udaleko gobernu taldeari eskatzen diote kaleratutakoaren egoera bideratzeko. Horretan aurkeztu duten lege txostena lagungarria izan daitekeela uste dute. Langileek ez dute beste neurri batzuk hartzea baztertzen. 

Olatzagutiko Udaleko LABek gogorarazi duenez, aurretik hainbat ezintasun-aldi izan ondoren, Gizarte Segurantzak zerbitzu anitzetako langileari ohiko lanerako ezintasun iraunkorra aitortzen dion ebazpena eman zuen joan den urtean. “Lehen egiten zituen lanak egiteko gaitasuna murriztua dauka, eta kotizazio-oinarriaren %55eko pentsioa esleitzen zaio”. LABeko kideek gaineratu dutenez, udalaren lan hitzarmenean langilea birkokatzea jasoa dago eta udalak horretarako “konpromisoa hartu zuen, aukera izanez gero eta aukera guztiak aztertuta”. Sindikatuko ordezkariak lankidearendako irtenbidea bilatzen hasi ziren. 

Horretan ari zirela, abenduaren 29an, udaleko idazkariaren txostenean oinarrituta, alkateak ebazpena eman zuen langilea ez birkokatzeko. “LABeko lege zerbitzuek alkatetzaren ebazpena errekurritu zuten, eta elkarrizketa-prozesu bat hasi zen. EH Bilduk lege txosten bat eskatu zigun, idazkariak egindakoa indargabetzeko eta juridikoki defendatu ahal izateko”.

ala egin dute LABekoek eta haien iritziz, “bermatzen da plantillako plaza bat aldatzeko aukera, hala, kaleratutako langileak bete ditzakeen beste funtzio batzuk emanez, edo, plaza berri bat sortzeko aukera ere eskaintzen da, lehendik daudenetako bat amortizatuta”.

rotesta hasi duten langileen iritziz, “txostena baliagarria izan zitekeen egoerari irtenbidea emateko, baina tiraderan sartu da, eta orain langile gazte bat dugu, prekarietatera eta bazterketara kondenatua”.