Paretatxoa uholdeak eragozteko

Guaixe 2022ko api. 20a, 10:35
Erreka bazterrean jasotako hormatxoa.

Troskera erreka lurpera sartzen den tokian horma txikia jaso du udalak, gainezka egiten duenean herrian uholdeak ez sortzeko.

Urbasatik jaitsi eta Inguraketa kalean lurpean sartzen da Troskera erreka. Eta lurpetik zeharkatzen du Olatzagutia. Euri asko egiten duenean edota elurra urtzen denean errekaren emaria asko handitzen da. Eta urak berarekin adarrak eta bestelakoak eramaten ditu. Hainbatetan adar horiek uharkarena egin ura geldiarazi dute. Ibilgua bete ondoren, errekak gainezka egin eta errekak uholdeak sortzen ditu herrian. Hala izan zen 2015eko otsailaren 26an eta eta abenduaren 10ean. 

Halako uholdeak saihestu nahian Olatzagutiko Udalak Troskerra errekak Inguraketa kalearen ondoan egiten duen bihurgunean hormatxo bat jaso du. 23 bat metro luze eta metro erdiko altuera du porlanezko hormak. Joseba Vizuete Askargorta alkateak azaldu zuenez, lanak otsailean egin zituen enpresa batek eta haiengatik 1.500 euro jaso zituen. “Ez dugu dirulaguntzarik jaso lanak egiteko. Ebroko Ur konfederazioarekin eta Nafarroako Gobernuarekin egindako azken bileran ez ziguten esan zenbatekoa izango diren dirulaguntzak eta deialdia noiz eginen dute. Horregatik, lehenbailehen lana egitea erabaki genuen”, argitu du alkateak. 

Erlazionatuak

Uholdea Sakanan

Guaixe 2021 abe 17 Sakana