La Cigarrak kontzertu berezia emanen du

Guaixe 2022ko ira. 30a, 11:06

La Cigarra Txaranga 2022ko Santa Ana festen hasieran. ARTXIBOA

Olaztiko sanmigeletan herriko txarangak kide ohiei eskainitako kontzertua eginen dute urriaren 2an, igandean, San Migel plazan. 

La Cigarra Txarangak kontertua emanen du urriaren 2an, igandea, 19:00etan, San Migel plazan -euriarekin emanaldia kultur etxean izanen da-. Kontzertua txarangako kide izandakoei omenaldi bat izanen da, eta beraiei eskainiko zaie, "beraiekin ez daudenei agur esateko modu bat da", bereziki Jesus Lopezi Jesusin. Txarangak duela lau hamarkada baino gehiago sortu zuten Olaztiko zenbait musikarik, eta herriko festa gehienetan ateratzen da.