Urbasako Igoerarako motoreak prest

Guaixe 2022ko urr. 5a, 09:04
2021ko Urbasako Igoeraren une bat. ARTXIBOA

Urriaren 8an, larunbata, jokatuko da Sakana Motorsportek antolatutako XL. Urbasako igoera. 

Urriaren 7an, ostiralean, 19:00etan, itxiko dute Olazti eta Zudaire arteko NA-718 errepidea, Urbasako portuam eta horrela Urbasako Igoerarako dena prest izanen da. Urriaren 8an, larunbatean, izanen da kotxe lasterketa 13:00etatik aurrera, entrenamendu ofizialekin. Segidan, lehenengo Manga Ofiziala izanen da eta, segidan, bigarren Manga Ofiziala. Ibilbideak 5,93 km eta 285 metroko desnibela du. 

Sakana Motorsportek duela 11 hurte hartu zuen Urbasako Igoera antolatzearen ardura. Eskuderiarekin batera hamaika laguntzailek parte hartzen dute automobilismo proba aurrera egin dezan. Aurtengoa 40. edizioa izanen da. Urtero Igoerak milaka jarratzaile biltzen ditu, eta Urbasa parke naturala denez, antolakuntzatik zentzuz jokatzea eskatu du.