Urri Trans programaren barruan LGTBIfobia kirolean errealitate bat da ikus-entzunezko mustuko dute Sakanako Mankomunitateko Kirol eta Berdintasun eta Kattalingune Nafarroako LGTBI+ zerbitzuek. Aurkezpena urriaren 28an, ostirala, 18:00etan, izanen da, Olaztiko kultur etxean. Dokumentala Jabi Galeanok sortu du, eta bertan ibarreko Kirol eta Berdintasun zerbitzuek kirolean LGTBI+ errealitatea ezagutzeko egindako inkesta oinarri hartuta, hausnarketa egiten dute protagonistek. Dokumentalaren emanaldiaren ondoren Dikumas taldearen argazki erakusketa izanen da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!