Hizketan

"Mari Arroka egoera horretan ikusten dudanean ozpin portak ateratzen zaizkit; zerbait mitologikoa iruditzen zait"

Guaixe Irratia 2023ko otsailaren 14a

Otsailaren 18an, larunbata, ospatuko dituzte Olaztiko herri ihoteak. Adelaida Kintana ihote elkarteko kidea da eta duela 31 urte ihoteak berreskuratzeko lanetan parte hartu zuen. Besteak beste, aurten ibilbide berria diseinatu dute eta Zamorako San Vicente de la Cabezako maskaradak izanen dira.