Mari Arrokaren magiarekin hasi zen ihotea Olaztin

Guaixe

Gauaren iluntasunarekin batera iritsi ziren Mari Arroka eta bere lagunak plazara, bertan olaztiarrak eta bisitariak zain zituztela. Larunbatean, ihote segizioak hartu zuen protagonismoa Olaztiko kaleetan, Zamorako inauterietako pertsonaiez lagunduta.