'Sin Salida' Olaztin

Guaixe 2023ko mai. 15a, 15:21
Tarima Beltzaren 'Sin Salida' antzezlanaren une bat. TARIMA BELTZA

Maiatzaren 20an, larunbata, Tarima Beltzaren lan berria izanen da Olaztiko kultur etxean.

Elkar ezagutzen ez duten eta oso desberdinak diren sei pertsonaiak dira Tarima Beltza antzerki talde altsasuarraren Sin Salida lan berriaren protagonistak. Antzezlana komendia bat da eta egoera zentzugabeak sortzen dira. Lana Isabel Agirrezabal lakuntzarrak idatzi zuen. Altsasun mustu ondoren, maiatzaren 20an, larunbata, 19:00etan, Tarima Beltza antzerki taldea Sin Salida lanarekin izanen da Olaztiko kultur etxean. Sarrerak Olatziko Udalaren webgunean edo kultur etxean eros daitezke, 5 eurotan. 

Erlazionatuak

Mugako egoeren absurdoa

Erkuden Ruiz Barroso 2023 mar 14 Altsasu