Suhiltzaileek edukiontziko sua itzali zuten

Guaixe 2024ko ots. 15a, 09:55
Suhiltzaileak sua itzaltzeko lanean. @bomberos_na

Ez da aurreneko aldia hori egin behar izan dutena.

Olatzagutian atez ateko hondakin bilketa sistema dago. Hori indarrean dagoen herrietan hondakinak jasotzeko larrialdi gunea dago. Hainbat hondakin mota jasotzeko edukiontziak dituen gune bat da. Olatzagutikoa Erburua kiroldegiaren ondoan dago. Suhiltzaileak asteartean hara joan behar izan zuten edukiontzi batek su hartu zuelako. 

Ez da lehen aldia suhiltzaileak larrialdi gune horretara joan behar izan dutena. 2015eko garagarrilaren 15ean suak edukiontziak eta gunearen egurrezko egitura txikitu zuen. Eta 2017ko otsailaren 9an ere su hartu zuen guneak. Azken kasu horretan oraindik bero zeuden suko hautsek eragin zuten sutea.