Olatzagutia kinto ospakizunei emana izan zen pasa den astean. Bereziki otsailaren 8an, larunbatean, izan zen kinto ospakizun handia, izan ere, hainbat adinetako kintoak elkartu ziren. Haien artean duela 25 urte kinto izandakoak. Berez, 25 olaztiarrek osatu zuten kintada hori. Larunbatean haietako hogei elkartu ziren. Elkarren berri izan, garai bateko kontuak berritu eta giro ederrean pasa zuten eguna.