Haran, Hegoi eta Javier

"Hanka igotzea? Bakoitzak ahal duena"

Alfredo Alvaro Igoa 2026ko otsailaren 4a

Kinto olaztiarrak, 2007an jaiotakoak dira. UTZITAKOA

Sakanako kinto ospakizunak Olatzagutiko kintoek abiaraziko dituzte otsailaren 4an. Lau neska eta hamaika mutilek osatzen dute kintada. Hegoi Garcia, Javier Lanchares eta Haran Trevejo haietako hiru dira. 

Kintadako kideak dira: Haran Trevejo Lopez de Goikoetxea, Ekai Vicente Lopez de Goikoetxea, Unai Castro Barrero, Aitor Gorospe Marques, Manuel Rengel Lopez de Goikoetxea, Maider Ondarra Lopez, Mirari Lopez de Goikoetxea Arretxe, Onintze Lopez de Gauna Etxagibel, Adrian Tome Lanchares, Aimar Garcia Soto, Alex Saralegi Sagastibeltza, Ekaitz Perez Barrenetxea, Mireia Santamaria Iglesias, Hegoi Garcia Duran, Javier Lanchares Roca eta Haran Trevejo Lopez de Goikoetxea.


Haran, Hegoi eta Javier. 

Elkar ezagutzen duzue, ezta?
Hegoi. 2025eko kintada egunean elkartu ginen. Urte batzuk dira horrela egiten dela. Dagoeneko denok elkar ezagutzen dugu.  

Dena prest duzue?
Haran. Bai. Dirua lortzeko zozketak egin genituen San Migel egunean eta eguberritan. Dagoeneko diru kopuru bat badugu. 

Javier. Orain Paco harategiak emandako arkume baten zozketarako txartelak saltzen ari gara. Ohitura zen arkumea zozketatzearena eta berreskuratu egin dugu. Ohiko tabernetan edo kintoek ditugu txartelak. Diru asko gastatzen da kintotan. Bost egun gelditu gabe dira: gosaria, bazkaria, afaria, gauean ere ateratzen gara... 

Nola janzten zarete?
He. Baserritarrez, baina bularraldean bi zapi jartzen ditugu, eta txapela. Batzuek kaikua eta makila dituzte. 

Ha+J. Guk aiten makila berreskuratu dugu.  

Ha. Nik, gainera, lehengusuaren bi zapiak jantziko ditut, amonak egin zituen. 

J. Aitak kintotan erabilitako bi blusak hartu ditut. 

He. Amak sorterrian, Extremaduran, erosi ditu. 

Dantza egiten duzue?
He. Ostiralean, 19:00etan, guztiek dantzatzen dugu zortzikoa. 

Entseatzen duzue?
Ha. Duela hilabete hasi ginen Garbiñe eta Ikerrekin, domekatan. Oso irakasle onak izan dira. Gutxi gorabehera dantza ikasi dugu. Jota eta porrusalda ere dantzatuko ditugu. 

J. Binaka dantzatzen dugu. Zortzikoak bi zati ditu; "zaila" mutilek dantzatzen zuten eta "erraza" neskek. 

Zer diote irakasleek
Ha. Ez digute teknika hobetuko. Dantza erakusten digute, zalantzak argitu. Dantza erraza da, baina bakoitzak bere teknika du. Hanka igotzea? Bakoitzak ahal duena egiten du.  

Nolakoa izan da azken hilabetea?
He. Atzera kontua orain dela bi hilabete hasi zen. Eta gelditu gabe ibili gara. Egunero lanean egon gara, erosketak eta beste. Dena bukatuta, gogotsu gaude. 

Oroigarririk izanen duzue?
J. Talde argazkia egin genuen abenduaren 29an. Urbasan egin genituen, bakarka eta taldean. Eta, ondoren, pare bat herrian. 

Ha. Etorkizunean bizi izandakoa gogoraraziko digute. 

Asteazkenean, zer? 
He. Goiz jaiki, lan egitera joaten direnak gelditu eta dirua eskatu. Gosaldu ondoren La Cigarra txarangarekin kalejiran hasiko gara eta taldeka etxez etxe eskean ariko gara. Lehen egunean eskatzen dugu gehiena. Ostegunean eskolara joanen gara, haurrek dirua emanen digutelako. Txikitan kintoak etortzen zirenenekoa egun berezia zen. 

J. Lehenengo hiru egunetan bi elkarteetan eta gaztetxean gosaria ematen digute. Beste batean taberna batean egiten dugu. 

Ha. Gazte asanbladak beti larunbatean Bidean erromeria ekartzen du. Eta haiekin batera, aurten haiekin erdibana Igandea txaranga ekarriko dugu, gauez jotzeko. Larunbatean kintada guztiak biltzen dira. 

Jendearendako mezurik?
He. Gurekin asko goza dezatela. Asko dantza dezatela. Oso ongi pasa dezatela. Eta esku zabalak izateko.