Ur araztegiez arduratzen den Nilsa enpresa publikoak deialdia egin du: Olatzagutiko araztegi zaharra botatzeko lanak eman eta hura dagoen tokian urmael bat egitea. Lanek 478.588,31 euroko (BEZik gabe) aurrekontua dute. Lana egiten interesa duten enpresak bere eskaintza maiatzaren 20ko 10:00etarako aurkeztu beharko du. Kontratua eskuratzen duen enpresak hiru hilabete izanen ditu egitekoak despeditzeko.