Araztegiko lanen bigarren fasea

Guaixe

Araztegi zaharra eraitsita.

Araztegi zaharra bota eta urmaela egiten ari dira. 

Olatzagutiko araztegi berria 2025eko garilaren 22an mustu zuten. Aldamenean araztegi zaharra gelditu zen. Hura botatzeko lanak agorrilaren 10ean hasi ziren. Haren tokian segurtasun aintzira bat jarriko da, nahiz eta bertako elementuetako batzuk berria egiteko egokitu diren. Lanak Fermin Oses SM enpresa egiten ari da 535.354,82 euroren (BEZ barne) truke. Enpresak hiru hilabete ditu egitekoak despeditzeko.