Parlamentariek Urbasako frontoiaren egoera bertatik bertara ezagutu dute

Guaixe

Eskaerak inguruko ibarretan babes zabala duela azaldu diete. PARLAMENTUA

Hura zaharberritzea eskatzen duen taldeak eskatuta joan ziren.

Nafarroako Parlamentuko Kultura, Kirol eta Turismo Batzordeko kideak Urbasako Amaia frontoian egon ziren asteazkenean, irailak 30. Zehazki, Javier Trigo (UPN), Ibai Crespo (PSN), Oihan Mendo (EH Bildu), Blanca Regulez (Geroa Bai) eta Emilio Jimenez (Talde Mistoa) izan ziren. Bisita eskatu zuen Urbasako Frontoi Auzolan Taldea ordezkatu zutenak, berriz, honakoak izan ziren: Olatz Ruiz de Larramendi pilotaria, Gonzalo Moran, Iñaki Lasa, Patxi Ruiz de Larramendi, Roberto Zornotza eta Carlos Garcia Iñiguez.

Taldeak orain arte gobernuarena den frontoian egin dituen egokitzapen lanen berri eman zieten, baita zaharberritze beharrei buruzko informazioa ere. Taldekideek parlamentariei azaldu zietenez, "tradizioz pilota sustatzen lagundu duen azpiegitura publiko bat berreskuratu nahi dugu, landa eta natura ingurune batean, non bere praktika beti izan baita Urbasaren paisaiaren, tradizioaren eta balioen parte", azpimarratu zuten. Eta frontoia zaharberritzeko zer lan egin behar ziren zerrendatu zieten: zola berdintzea eta aldatzea, hormak finkatzea eta hormak pintatzea da. 400.000 euro inguruko kostua.