Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak xedaturikoaren arabera, guaixe.eus-ek adierazten dizu bezero edo erabiltzaile berri bezala alta ematean jasotzen diren datu pertsonalak datuen fitxategian jasoko direla eta administrazio xedearekin eta eskainitako produktu edo zerbitzu berriei buruzko merkataritza informazioa bidaltzeko erabiliko direla, eta deskribaturiko helburu hori ez duen beste inolako tratamendurik ez zaiela emanen. Fitxategi horretan jasotako datuak zehatzak eta egungoak izanen dira, ahal den neurrian.
guaixe.eus-ek cookie-ak erabiltzen ditu erabiltzaile bat eskarien galdetegietan sartzen denean edo erabiltzaile erregistratu gisa sartzen denean. Cookie horiek soilik erabiltzaile anonimo bat eta bere ekipoa hartzen dituzte kontuan informazio prozesurako, izaera pertsonaleko daturen bat ekar lezakeen inolako erreferentziarik eman gabe. Izaera pertsonaleko daturen bat ekar lezakeen cookie-ren bat erabili behar bada, behar bezala jakinaraziko zaio erabiltzaileari, Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak xedaturikoaren arabera. Behin erabiltzaileak nabigatzailea ixten duenean, suntsitu egiten dira cookie-ak.
Nolanahi ere, ez baduzu datu hauek tratatzerik nahi, posta elektroniko bat bidal dezakezu fundazioa@guaixe.eus helbidera egoera horren berri emanez, edo bestela, gutun bat bidali dezakezu behean zehazten den helbidera. Horrek esan nahi du baja emanen zaizula guaixe.eus-en bezero gisa eta baita kontrataturiko zerbitzuetan ere.
guaixe.eus-ek bere datu pertsonalak hirugarrenei ematea aurreikusten badu, erabiltzaileen baimena lortu beharko du aurretik datu horiek eman ahal izateko, eta dagozkion izena emateko galdetegi elektronikoetan edo antzeko beste bide batetik jakinaraziko zaie erabiltzaileei ematen diren datu horiek zein helbururekin erabiliko diren, eta zesiodunaren nortasunaren eta jarduera motaren berri emanen zaie halaber. Datu emate hori Europako Batasuneko kidea ez den beste lurralde bati egin behar bazaio, guaixe.eus-ek izaera pertsonaleko datuen babesari buruzko berariazko araudi osoa betetzeko konpromisoa hartzen du, datuen nazioarteko emate hori arestian aipaturiko araudi horretara egokitu dadin.
Nolanahi ere, datu horietan sartu, zuzendu, baliogabetu eta aurka egin ahal izanen da guaixe.eus-ekin harremanetan jarrita fundazioa@guaixe.eus posta elektronikoaren bidez, edo bestela, honako helbide honetara gutuna bidalita: Guaixe Fundazioa. Foru Plaza, 23-1 | 31800 ALTSASU (Nafarroa).
guaixe.eus-ek ziurtatzen du datu pertsonalak dituzten fitxategiek betetzen dituztela enpresa horrek prestatu duen segurtasun dokumentuan zehaztutako segurtasun neurri guztiak.
Era berean, ziurtatzen da, baimendu gabeko hirugarren pertsonen datu pertsonalen fitxategiarekiko sarbidea baztertuko dela, egungo teknologiak eskaintzen dituen segurtasun estandarrak beterik.
Erabiltzailearen nabigazioaren inguruan Guaixe Fundazioa, guaixe.eus webgunearen erakunde kudeatzaileak honako informazio hau soilik lortu eta kontserbatzen du gure web orriaren bisitariei begira:
Hornitzailearen domeinuaren izena (PSI) edo/eta sarean sartzeko aukera ematen dieten IP helbidea. Konparaziora, XXX hornitzailearen erabiltzaile bat xxx.es domeinuarekin edo/eta IP helbidearekin soilik identifikatuko dugu. Era horretan, estatistikak egin ditzakegu gure web orria maizen bisitatzen duten lurralde eta zerbitzarien inguruan.
Gure web orrian sartu den eguna eta ordua. Horrek aukera ematen digu jende ugarien zein ordutan sartzen den jakiteko, eta gure ordu gorrietan saturazio arazorik gerta ez dadin beharreko egokitzapenak egiteko. Gure web orrira eramaten dituen link-aren internet helbidea. Datu horri esker, gure zerbitzarira eramaten dituen banner eta loturen eraginkortasuna ezagutu ahal izanen dugu, emaitza hoberenak eskaintzen dituztenak bultzatu ahal izateko.
Sekzio bakoitzak egunean izaten duen bisitari kopurua. Horrek aukera ematen digu arrakasta handiena duten alorrak zein diren jakiteko eta haien edukia handitu eta hobetzeko, erabiltzaileek emaitza hobeak lor ditzaten. Eskuratutako informazioa erabat anonimoa da, eta inolaz ere ez da erabiltzaile zehatz eta jakin batekin lotuko.
Azkenik, nabigatzailearen izena eta haren bertsioa lortuko dira, gure gunearen orrialdeen diseinua gehien erabiltzen diren nabigatzaileetara hobeto egokitu dadin, eta hala behar badu, bertan behera utziko dira erabiltzen ez diren nabigatzaileentzako orrialdeen diseinuak.