Iban Lopez de Goikoetxea lehian sartuko da

Guaixe 2007ko mar. 23a, 00:00
Ibanek adierazi digunez, bere asmoa "aurten sortu den Federazioen Kopa eta Kopa Turbo txapelketetarako puntuak lortzea da". Aurrena aurten sortu dute Hego Euskal Herriko bi federazioek. Bigarren txapelketan, berriz, iaz 2. bukatu zuten Ibanek eta Aritzek eta aurten postu hori hobetu nahiko lukete. Hala ere, Ibanek azaldu digu aurtengo denboraldirako "sailkapenetako auto mailak aldatu egin dituzte eta auto indartsuagokoekin batera gaude orain. Nahiko lan izanen dugu". IbilbideaFiteroko rallyak 6 zati kronometratu ditu. Gidariak guztira 44,19 km-tan neurtu beharko dira eta distantzia hori azkarren egiten dituena izanen da txapelduna. Gidari olaztiarrak jakinarazi digunez, rallya 2 ibilbideetan jokatuko da eta bakoitza hirutan pasa beharko dute. Ibanek argitu digu lehen ibilbidea "oso estua eta itxia" dela, "gidatzeko zaila". Bigarrena, berriz, "kontrakoa. Oso azkarra eta zabala da. Autoei duten guztia ateratzeko modukoa". Aurreneko autoa 11:30ean abiatuko da eta proba 17:00etarako despeditzea espero da.