Leitzako Krosa

Guaixe 2007ko api. 19a, 00:00
291 lasterkarik parte hartu zuten, hauen artean maila desberdinetan banaturik zeuden 9 sakandarrek. Lasterketak 10:15etan hasi ziren eta12:30ak aldera bukatu ziren, indarrak berreskuratzeko otamena eman eta gero. 13:00ean sariak banatu ziren. Antolatzaileek pozik zeuden jendearen parte hartzearekin nahiz eta umeetan partaidetza nabarmen jaitsi den, beteranoetan, bai gizonezko eta bai emakumezkoetan berriz partaidetzak gora egin zuen. Lehenengo lasterketa ofiziala 10:15 hasi behar bazen ere (benjaminena), haur batzuek haien kabuz, urduritasunari ezin eutsiz, lehenago hastea erabaki zuten antolatzaileak oraindik mahaietan inskripzioak jasotzen ari ziren bitartean. Antolatzaileek lasterketa goiztiar hau baliogabetzea erabaki zuten lasterketa zegokion orduan hasi ez zelako. Gorabehera hauek alde batera utzita, sakandarrak ere saiatu ziren Leitzako herri kros honetan. Irabazle sakandarrik izan ez bazen ere, eguraldiak lagunduta lasterketa polit honetaz gozatzeko aukera izan zuten lasterkari sakandarrek. Aipagarria da helduen mailan sakandarren partehartze kopurua, batez beste 5 gizonezko eta emakumezko bat. Antolatzaileen esanetan, pasa den urtearekin konparatuz helduen mailan partehartze kopurua nabarmen igo da; pasa den urtean kopurua gizonezkoetan 55 bazen aurten 71, eta emakumezkoetan pasa den urteko kopurua 3 lagunena bazen aurtengoan 11. Sakandarren klasifikazioa horrela geratu zen: Gazte gizonezkoetan: 1.Antonio Etxeberria Serrano Iruñakoa 31:19 11. postuan Juantxo Arregui Asensio altsasuarra 39:47 18.postuan Mikel Berdud Garcia Lopez altsasuarra 42:29 26. postuan Alfredo Amillano Garasa altsasuarra 48:25 Helduak, Gizonezkoetan 1.Oscar Primo Uharte Irunberrikoa 24:36 19.Jesus Ainzioa Rekalde Uharte-Arakilgoa 29:07 20.Kike Aldasoro Lezea alsasuarra 29:24 31. Jose Ignacio Reparaz Berasategi arbizuarra 35:53 40. Esteban Berdud Garcia altsasuarra izan zen 39:35 51. Mikel Lakuntza Arrese altsasuarra izan zen 44:10 Helduen emakumezkoetan: 1. Rosa Orofino Iturgaitz burlatarra 21:22 6. Jone Pelaez Fernandez alsasuarra 22.32