Rodri y los Cuatro Elementos Lakuntzan

Guaixe 2007ko eka. 7a, 00:00
Taldea Rodrigo Gil kantautorearen ekimenez sortu zen, berak sortutako kantuak zuzenean jotzeko taldekideak bilatzen hasi zenean. 2005eko urte akaberarako taldea sortzea lortu zuen eta hurrengo urtean haien lehen diskoa grabatu zuten, auto-ekoiztuta. Viendo la Luz izeneko lanak estilo anitzeko 12 pop kanta biltzen ditu, eta iazko garagarriletik ari dira jendaurrean eskaintzen.