Korrikalariek, helmugara ailegatu ahala, probaren gogortasuna azpimarratu zuten. Ibilbidea oso gorabeheratsua zen eta luzea ez izan arren, bat-bateko eta etengabeko desnibelek lehia izugarri gogortu zuten. Beroak ere probaren amaiera aldera estutu egin zuen eta parte hartzaile denak blai eginda iritsi ziren helmugara. Maila ezberdinetan banaturik hartu zuten parte korrikalariek. Junior mailan 2 baino ez ziren aritu eta saria Aitzol Iturberentzat (Antzuola) izan zen. Senior mailan 30 partehartzaile izan ziren. Gizonezkoen saria Alfredo Lusarretak (Iruñea) eraman zuen, 2. postuan Iñaki Marsal (Beste Iruña) eta 3.ean Antton Zelaia (Dantza Leku-Urdiain) geratu ziren. Senior mailan ere eta emakumezkoei zegokienean saria Edurne Razkinentzat (Etxarri Aranatz) izan zen. Kontuan hartu behar da, beste 3 emakumeek bikoteka burutu zutela proba. Nagusiak 24 korrikalari izan ziren eta saria Sabin Arrutik (Beste Iruña) erdietsi zuen. Bikoteen artean Aintzine Kerejetak eta Aitor Izagirrek (Legazpi) osatutakoa izan zen lehena. Amaitzeko korrikalari ergondar azkarrena Jose Mª Mercero suertatu zen. Aipatutako sarietaz gain, parte hartu zuten kirolarien artean Ergoienako bertako produktuak (gazta ekologikoa, Idiazabal gazta, txorizoa, urdaiazpikoa eta txistorra) zozketatu ziren. Egitasmoari amaiera emateko eta inor ez zedin etxera eskuak hutsik itzuli, partaide, antolatzaile, herritar nahiz hara hurbildu ziren denentzat Iturralde elkartean gosari goxo-goxoa izan zen. Hartara, indarrak berreskuratu eta solasaldian aritzeko aukera paregabea izan zuten Dorraon. Sailkapen OrokorraSailk. Izen-abizenak Denbora Maila Herria/Taldea 1 Alfredo Lusarreta 27´15 senior Iruña 3 Antton Zelaia Etxarri 29´15 senior Dantza-leku (Urdiain) 5 Raul Audikana 29´52 senior Olazti 7 Fco. Javier Gomez 30´11 nagusia Altsasu 9 Juanjo Arregi 31´09 senior Altsasu 11 Jokin Lazkoz 31´33 senior Dantza-leku 12 Javier Borrega 31´50 senior Dantza-leku 13 Juan Luis Maiza 31´53 nagusia Etxarri Aranatz 14 Miguel Angel Lanchas 32´19 senior Uharte Arakil15 Jesus Goena 32´24 senior Sakana 18 Karlos Zelaia Beraiz 32´57 senior Uharte Arakil 19 Fernando Ganuza 33´02 senior Olazti 20 Alberto Razkin 33´14 senior Etxarri Aranatz 23 Inigo Razkin 33´39 senior Arbizu 24 Santi Agirre Galarza 33´58 nagusia Iturmendi 25 Luis Flores 34´16 senior Lakuntza 26 Iñaki Lopez 34´27 senior Uharte Arakil 28 Migeltxo Senar 35´07 nagusia Lizarraga34 Jose J. Maiza 36´27 senior Etxarri Aranatz 35 Fernando Ameral 37´25 senior Etxarri Aranatz 37 Aitor Azpiazu 37´52 senior Etxarri Aranatz 39 Tomas Mauleon Goñi 38´23 nagusia Etxarri Aranatz 40 Gotzon Auzmendi 39´03 nagusia Unanu 41 Jose Mª Mercero 39´27 nagusia Unanu 44 Aitor Mozo Lizarraga 40´05 senior Unanu 45 Maitane Txueka eta Jose Mª Arreseigor 40´34 Senior Arbizu 50 Pedro Leiza 44´32 senior Arbizu 54 Edurne Razkin Igoa 47´23 senior Etxarri Aranatz Adin txikikoakProba nagusiaren aurretik adin txikikoek parte hartu zuten adinaren arabera egokitutako lasterketetan. Parte hartu zuten neska-mutilak 4 mailatan banatuta aritu ziren: benjaminek (6-8 urte) eta alebinek (9-10 urte) 500 metro egin zuten laster, haurrek (11-12 urte) 1000 metro eta kadeteek (13-14 urte) 1400 metro. Parte hartzaile denek dominak eta ikusleen txalo zaparrada beroa jaso zuten. Txikienentzat ere, Iturralde elkartean txokolate jana izan zen. Maila Benjaminak Neskak 1. Leire Estarriaga 2. Ainhoa Lizarrga 3. Lorena Lizarraga Mutilak 1. Unai Flores 2. Aritz Lizarraga 3. Amets LizarragaAlebinak Neskak 1. Silvia Konstanza 2. Irati Lizarraga Mutilak 1. Aitor San Martin 2. Iñaki Gurutxarri 3. Ander JuanikorenaHaurrak Neskak 1. Leire Lizarraga 2. Idoia Razkin Mutilak 1. Iosu MozoKadeteak Mutilak 1. Aitor Mozo 2. Aitor Senar 3. Iñigo Mugerza