Langabezia agorrileko oporren aurreko maila berean ia

Guaixe 2014ko urriaren 16a

Kisugilea aldamioan lanean.

Iraila akaberan agorrilarekin 71 pertsona gutxiago zeuden enplegu bulegoetan izena emanda, hau da, 1.548. Garilean 1538 ziren.

Udako oporren ondoren Sakanan egindako kontratu kopurua %34,91 hazi da eta horrek, neurri batean, eragina izan du langabeziaren jaitsieran. Langabezi zerrenda utzi duten 71etatik bakarra emakumezkoa da, gainontzekoak, gizonezkoak. Azken horiek ibarreko langabeen %43,93 dira (680). Lan bila izena emana duten emakumezkoak %56,07 dira (868).  

Adinari dagokionez, langabetuen %46,71 (723, aurreko hilean baino 12 gutxiago) 45 urte edo gehiago ditu. 25 eta 44 urte artekoen adin multzoa da langabe gehien duen hurrengo adin tartea, %42,51 (658, 63 gutxiago). Azkenik, 25 urtez azpikoen taldea dago, %10,79 (167, 4 gehiago). Sakanan Nafarroako langabeziaren %3,35 genuen irailean (herrialdearen %3,22 populazioa gara).

Sektoreak
Zerbitzuen arloan pilatzen dira sakandar gehienen lan eskaerak %57,82 (895, 15 gutxiago). Industrian aritzeko eskaerak %27,13 dira (420, 59 gutxiago). Eraikuntzan lan egiteko prest daudenen eskaerak %6,33 dira (98, 11 gutxiago). Lehen sektorerako eskaera kopurua %2,33 da (36, 7 gehiago). Azkenik, aurretik lanik egin ez duten sakandarrak %6,4 dira (99, 7 gehiago).

Kontratuak
Irailean 535 kontratu sinatu ziren Sakanan. Haietatik %50,47 (270) gizonezkoen sinadura zuten. Gainontzeko %49,53 (265) emakumezkoek sinatu zuten. Sinatutako kontratuen %1,5 (8) besterik ez ziren hasieratik mugagabeak. Hilean zehar mugagabe bihurtutako kontratu kopurua %2,24 (12) izan ziren. Aldi baterako sinatutako kontratuak, berriz, %96,26 (515) izan ziren. Nafarroan irailean sinatu ziren
22.566 kontratuetatik Sakanan sinatutakoak %2,37 dira.

Langabezia herrika
Herria    Langabetuak  Aldea
Arakil                  49        4
Irurtzun             164      -3
Irañeta                4        -2
Uharte Arakil       47      -11
Arruazu                2       -1
Lakuntza             70        1
Arbizu                 70        2
Ergoiena             11       -6
Etxarri Aranatz  151       -5
Bakaiku              17        2
Iturmendi           21        2
Urdiain               29       -2
Altsasu             762       -48
Olatzagutia       125       -1
Ziordia               26        -3
Sakana        1.548       -71