Hondakin plan berrian errausketaren aukera ez jasotzeko 3MBk herritarrak mobilizatzera deitu ditu

Hondakin plan berrian errausketaren aukera ez jasotzeko 3MBk herritarrak mobilizatzera deitu ditu
Porlandegirako bidea adierazten duen seinalea eta lantegia atzean.

3 Mugak Batera (3MB) plataformaren izenean Eduardo Agirrek esan du “Nafarroako Hondakin Plana bertan behera uztea urrats garrantzitsua” dela, “hondakinak errausteak osasun publikoari, ingurumenari eta bere eraginpeko eskualdeetako baliabideei lekarkiekeen kalte eta arriskua desagerrarazten delako”. Hala ere, nabarmendu du errauskailua eraikitzeko aukera baztertu badute ere, “hondakinak erretzeko are desegokiagoa den Olatzagutiko porlandegiarekin ez dute gauza bera egin”.

Plataformako kideen iritziz, Nafarroako Hondakin Plan berritik “ez Portland-en ez beste inongo instalazioetan erraustuko den hondakinik ez ateratzea lortu behar dugu”. Horregatik, 3MBtik “ Nafarroako Gobernuak eta Portland-ek basakeria horrekin aurrera jarrai ez dezaten, mobilizaziora eta azken bultzada ematera deitzen ditugu herritarrak”.

Argudioak
3MB-tik nabarmendu nahi izan dute “Nafarroako Gobernuaren eta FCC-ren zementu-fabrikak sinatu eta indarrean dagoen hitzarmena, zeinek babesa eskaintzen zaio plantetan hondakinak kudeatzeari, gero bertatik sortutako hondakin- produktuak zementu-fabrikaren labeetan errausteko”. Gogora ekarri dute ere “Olatzagutiko udal arauak saihesteko Portland-en errausketa proiektua Udalez Gaindiko Proiektu Sektorial (UGPS) gisa” onartu zuela gobernuak.

Plataformako kideak, atzera ere, berretsi egin du porlandegiak ingurumenari eta osasun publikoari ekarriko lizkiokeen ondorioak. “Zementu fabrikaren isurpen-mugak, errauskailu bati ezartzen zaizkionak baino askoz ere handiagoak dira”. Aldi berean, errauskailu batek herri-guneekiko, akuiferoekiko, natur parkeekiko… segurtasun distantziak bete behar dituela, baina porlandegiaren kasuan halakorik ez dagoela argudiatu du.

Erlazionatuak

Sustrai Erakuntza: “hondakinen errausketa teknika iraungita dago”.

Porlandegian hondakinak errautseko aukera “behin betiko baliogabetzea” exijitu du.
Udalak errausketa baztertzen duen hondakin plan baten alde egin du

Olazti

Nafarroako Hiri Hondakinen Kudeaketa Plan Integratu berria parte-hartzailea izateko eskatuz eta Nafarroa guztian hondakinen errausketaren edo balor...