Imanol Erbiti Paris-Nizan

Guaixe 2015ko mar. 10a, 12:21

Hiriberrikoa 43.a da sailkapen orokorrean

Igandean abiatu zen Paris-Niza lasterketa entzutetsua, atariko etapa batekin. Atzo lehen etapa jokatu zen, Saint Remy les Chevreuse eta Contres artean (196 km). Etapa esprintean erabaki zen eta Katushako Alexander Kristoff nagusitu zen (5:15:18). Movistarreko Imanol Erbiti 111.a sartu zen, denbora berean. Sailkapen orokorrean Kwiatkowski dago buruan. Hiriberrikoa 43.a da, 26 segundora. Gaur bigarren etapa dago jokoan.

Jaime Roson seigarrena Aiztondo Klasikoan
Asteasuk Espainiako Koparako baliagarria den Aiztondo Klasikoa hartu zuen igandean. Proba Jorge Azanzak zuzentzen duen Fundación Euskadiko Mikel Iturriak irabazi zuen, helmugara bakarrik helduta. Rural Kutxa talde sakandarreko Jaime Roson seigarrena sartu zen, 31 segundora.