Gure Pilotako palistak puntan

Guaixe 2015ko mar. 11a, 11:23
Nafarroako Txapelketako finaletan aritu ziren Gure Pilotako palistak.

Emakumezkoen Nafarroako Paleta Goma Txapelketako makina bat txapela etorri dira Etxarri Aranatzera

Etxarri Aranazko Gure Pilota klubak lan handia egiten du emakumezkoen pala sustatzeko. Eta lan handi horrek uzta bikaina ematen jarraitzen du. Urtero Nafarroako eta gertuko txapelketetan lehiatzen dira gure palistak, eta emaitzak bata bestearen atzetik datoz.

Igandean, esaterako, Nafarroako Paleta Goma Txapelketako finalak jokatu ziren Iruñeko Labrit pilotalekuan eta finaletara Gure Pilotako makina bat bikote iritsi ziren. Benjaminetan Gure Pilotako Orella eta San Martin izan ziren txapeldunak, bere taldekide Irisarri eta Ijurkori irabazi eta gero. Haurren lehen mailan Erdozia eta Goena txapeldunordeak izan ziren eta haurren bigarren mailan, aldiz, Domingez eta Goenak irabazi zieten euren taldekide Atxa eta Navarrori. Kadeteetan Gure Pilotako Gomez eta Igoa nagusitu ziren eta jubeniletan Oberenako Murillo eta Irati Lasa etxarriarraren kontra galdu zuten Gure Pilotako Parot eta Antsotegik. Hortaz, txapela gehienak gurera etorri dira. Zorionak guztiei!

Nafarroako Paleta Goma Txapelketako finalak
Benjaminak: Irisarri-Ijurko (Gure Pilota A) 8 – Orella-San Martin (Gure Pilota B) 18
Kimuak 1: Arbizu-Aramendi (Mendillorri) 7 – Montoya-Garralda (Auñamendi) 18
Kimuak 2:Aramendi-Arbizu (Mendillorri) 7 – Fernandez-Martinez (Esteribar) 10
Haurrak 1: Erro-Saragueta (Auñamendi) 25 – Erdozia-Goena (Gure Pilota) 10
Haurrak 2: Atxa-Navarro (Gure Pilota F) 15 – Domingez-Goena (Gure Pilota D) 18
Kadeteak: Gomez-Igoa (Gure Pilota B) 25 – Urtasun-Agorreta (Auñamendi) 15
Jubenilak: Murillo-Lasa (Oberena) 30 – Parot-Antsotegi (Gure Pilota B) 25