Hualde Geroa Bairen parlamenturako zerrendan

Guaixe 2015ko mar. 19a, 15:42

Geroa Bairen kontseilu nagusiak koalizioak Nafarroako Parlamentuko hauteskundeetara aurkeztuko duen zerrenda berrestea falta da. Baina haren buru Uxue Barkos izanen dela ziurra da. Unai Hualde altsasuarra zerrendan laugarren postuan dago, berresteko faltan, esan bezala. Hualde, dagoeneko lehendakaritzarako hautagaitzan Barkos laguntzen duen zortzikoteko kide da.