EH Bildu ibarreko programa zehaztera

Guaixe 2015ko mar. 20a, 12:51

Larunbatean, 9:30etik 13:00etara, Etxarri Aranazko kultur etxean.

Koalizioak Sakanako herri programa egiteko jardunaldia antolatu du biharko. Horretarako lehenik legegintzaldiko balantzea egin eta hurrengorako arlokako lan ildo eta proposamenak aztertuko dituzte. Lan taldeek egungo zerbitzuak, toki garapena, azpiegiturak eta mankomunitatearen izaera-antolaketa aztertuko dituzte. Legealdi berria baino epe luzeagoa ere izanen dute kontuan, “ikuspuntutik eremuz eremu eta modu orokorrean landu beharreko norabidearen inguruko gogoetari” ekinen diote. Azken horrek “hurrengo hilabete eta urteetan jarraipena eta garapena izanen dute”. EH Bilduk sakandarrak biharko jardunaldietara gonbidatu ditu,