Iskiza 8 aldiz igo zen podiumera

Guaixe 2015ko mar. 25a, 08:43

Nafar Kirol Jolasen lehendabiziko fasean lan bikaina egin dute gure gimnastek

Iskiza Sakana Gimnasia Erritmikoko taldea martxoaren 14an Mendillorrin aritu zen, Nafar Kirol Jolasen lehendabiziko fasean parte hartzen. Talde sakandarreko 16 gimnastek hartu zuten parte, eta horietatik 8 igo ziren podiumera, lan bikaina eginez. Iskizakoek aipatu digutenez, goiz guztia eman zuten lanean eta kiroldegian sortu zen giroa ederra izan zen. Nafar Kirol Jolasen bigarren fasea apirilaren 19an jokatuko da eta ordurako behar bezala prestatzen dabiltza Iskizakoak.

Emaitzak
B maila
Prebenjaminetan, esku libreekin, Ane Iturrioz bigarrena sailkatu zen, Eider Murugarren seigarrena eta Uxue Zubelzu hamargarrena. Benjaminetan, esku libreekin, Naroa Diaz hirugarrena izan zen. Kimuetan, pilotarekin, Maitane Agirre bigarrena sailkatu zen, Nerea Adrian hirugarrena, Uxune Campos zortzigarrena, Maider Maiz hamalaugarrena, Irune Etxaniz hamabosgarrena eta Naia Perez hamaseigarrena. Haurren mailan, uztaiarekin, Irune Arguelles bigarrena sailkatu zen eta Emma Garciandia hirugarrena. Junior mailan, mazoarekin, Miriam Martin bigarrena izan zen.

A maila
Benjaminetan, sokarekin, Amaia Marin podiumera igo zen, hirugarren postuan. Kimuetan, pilotarekin Oihane Sayas laugarrena sailkatu zen eta Milagros Arce seigarrena.