Aralarko zur zertifikatua enkantera

Guaixe 2015ko api. 14a, 11:25

Aralarko Elkarteak, plegu itxiko enkante bidez, Aralar mendiko pago zur lotea salduko du. 3.299 zuhaitzek osatzen dute lotea eta 157,6 m3 eta 3.321,5 m3 egur egiten dute. Aralarko Elkarteak 55.340 euro eskatu du loteagatik. Interesatuek euren proposamenak maiatzaren 5era arte Lakuntzako udaletxean aurkeztu ditzakete.